viernes, 17 de diciembre de 2010

GONZALO MARTINEN HITZALDIA

Gonzalo Martinek, ikusentzunezkoetan adituak, asteartean, abenduaren 14an, hitzaldi bat eman zuen Leioan Web Tvri buruz.
Web Tv, telebista eta interneta batzen dituen teknologia berria da.
Martinentzat hedabide analogikoen mundua, mundu urri bat da. Leku urritasuna, denbora urritasuna... e.a apitatzen du. Esaten du urritasun horrek filtro batzuk pasatzera derrigortzen diela, eta horrela hedabide analogikoetan zer esan eta zer ez erabakitzen da. Gabezia horiek internetaren aurrerakuntzekin eta Web Tv-ekin alderatzen ditu hitzaldian.
Internetek, dio, informazio asko eta asko duela eta oso zaila dela hori guztia kontrolatzea, beraz, sarean ez dagoela filtrorik, informazioa osoa izango dela.
Horren aurrean, bere ustetan, indutriak zer nolako erantzuna eman duen esaten du. Aupatzen dituen puntu guztiak leku batera eramaten diote: gaur egun eskaintza holako handia eta zabala da non bakoitzak nahi duena, nahi duen momentuan eta nahi duen tokian ikusten duen.
Bere ustetan teknologia berri horiek telebista, edo egunkari analogikoei kalte egiten dio, izan ere bakoitzak nahi duena ikusteko aukera duenez, ez du zertan beste batek inposatzen duena ikusi behar.
Beraz, Web Tv izango da Gonzalo Martin-en ustetan etorkizun gertuko hedabide garrantzitsua.

YOUTUBE PROSUMERREN ERREPOSITORIOA AL DA?

Teknologia 2.0 garaian gaude, eta interneta horren oinarria da. Interneteko erabiltzaileak orain arte kontsimitzaileak izan gara, orain aldiz, kontsumitzaileak izateaz gain ekoizleak ere bagara.
Youtube oso erabiltzaile ohikoa bihurtu da, eta horrek eragiten du bai enpresa handiek eta baita prosumerrak bertara bideoak igotzea.
Abeslari famatuak egoten dira bideo ikusienetako listetako goi postuetan, baina ala ere, etxeko bideoak ere lista horretan sartzen dira. gaur egun Justin Bieber da lehen postuan dagoena eta hirugarren postua prosumer batentzako da jada. Justin Bieber-en moduko bideoak lehen postuan egotea ez da gauza arraroa, baina etxeko bideo batek 255,517,708 bisita izateak nire ustetan esan nahi du youtube prosumerren errepositorioa da.

hona hemen prosumerren bideo ikusioena

martes, 14 de diciembre de 2010

Iñaki Perurena - Euskal Selekzioa : Euskadi or Euskal Herria. Are Navarr...




Elkarrizketa sakona izan nahi duen honetan, Iñaki Perurenak sekulako historia klasea ematen dio bere elkarrizketatzaileari. Argi dago elkarrizketa bat egitera doan pertsona batek, lehenik eta behin bere burua informatu egin behar duela galdetu behar duen gai hortaz, eta zer nolako pertsonari egin behar dion galdeketa ere jakin behar du.
Kasu honetan, “kazetariak”, horrela deitzerik balego, behin eta berriz anka sartzen du eta behin eta berriz Perurenak muturretan ematen dio.
Lotsagarria da, bideoa hasieratik bukaerara. Elkarrizketatzaileak hitz egiten duen gaiari buruz ezer ez dakiela argi uzteaz gain, barrezka egiten ditu galderak, horrek oraindik ere lotsagarriagoa iruditzen zait, bere irudia noski, lurretik uzten du harrijasotzaileak bere erantzunekin.
Beste alde batetik, horrelako galdera bat egiterakoan, testuinguru batean kokatu behar da bai ikuslea, baita elkarrizketatua ere. Ezin da Nafarroako euskaldun izatearen gaineko galdera bat egin eta horrelako erantzun bat jaso ostean, elkarrizketatuak Euskal selekzioari buruzko zerbait esatea espero. Izan ere, azkenean galderarik ere ez dio egiten, Perurenak moztu egiten baitio.
Bideoaren azken momentuan, nabaritzen da Perurena ez dagoela prest joko horretan jarritzeko eta aurretik esandako guztiarekin gutxi balitz bezala, azken esaldiarekin oraindik ere barregarriago uzten du “kazetaria”. Egia esan, hasieratik bukaerarako egoera horrek eraman du Perurena azken esaldi horretan ironia puntu hori erabiltzera. Izan ere elkarrizketa osoan zehar “kazetariak” pailazo itxura eman baitu.

lunes, 6 de diciembre de 2010

RADIO Y TV: NI SIQUIERA UNA FUENTE POR PIEZA

Madrilgo Camilo Jose Cela Unibertsitatean egindako ikerketa batek agerian utzi du irrati eta telebistek erabiltzen dituzten iturrien eskasia. Guztira irrati eta telebistetako 570 albistegi aztertu dira. Lehenengo ondoria honeko hau da: irrati eta telebistetan albiste bakoitzeko 0,71 iturri erabiltzen dituzte, hau da iturri bat albisteko baino gutxiago. Honek esan nahi du ez dela informazioa kontrastatzen, iturri bakarrak emandako informazioA ontzat jotzen dutela.
Beste alde batetik, ikerketan ikusi da iturri horien %77,77ak deklarazioetan edo agerraldi publikoetan ematen duela informazioa. Beraz, telebistan ematen diren 10 kasutatik 8, iturriak helarazten duen informazio interesatua da, irratian hau gutxiago gertatzen da 10etik 6 kasutan hain zuzen.
Beraz, honek esan nai du askotan albistegietan ematen den informazioa iturri batek bere interesengatik emandako informazioa dela eta albistegietan egitzat ematen dute kontratatu gabe.