miércoles, 27 de octubre de 2010

ASTEKO ESTREINALDIAK (URRIAREN 29an)

2007ko urrian, 40 urte bete ziren Ernesto Guevararen hileta gertatu zela, eta ordutik gaur egun arte horri buruzko liburu, ikerketa, eta film asko egin dira. izan ere, gaur egun Che, ikono garrantzitsu bat da, eta beste behin, pertsonai honi buruzko dokumentaa estreinatuko da gure zinematan aste honetan.



Idazle ingeles bat, bere liburuaren aurkezpena egitera doa Italiara, Toscanako herri txiki batera. bertan arte galeria baten jabea ezagutzen du, biak txango batera joango dira eta bikote bezela aurkezten dira beste lagunen aurrean. txagoa aurrera joan ahala, zailagoa egingo zaie errealitatea eta fikzioa desberdintzea.



3 dimentsiotako marrazki bizidunak ikusi ahal izango ditugu film honekin. "The Happets" telesailaren egokitzapena egin dute.





Julietan berri txar bat jasotzen du: bere ahizpa hil da. badirudi suizidio bat izan dela, baina Julietak ezin du sinistu hori, beraz, ikerketa bat hasiko du. protagonistarentzat ikerketa hori obsesio bat bihurtuko da, eta bere bizita ere arriskuan egongo da.




10 urte bere herritik kanpo egon ostean, Álvaro bueltatu egiten da, bere aitaren hiletara. mometu horretan bere anaiarekin eta bere alabarekin harremana berreskuratu nahi du, baina ez da lan erreza izango. Baina guztia ez da horrela geratuko,  Álvaron emakume gazte bat aurkitzen du bidean hilda, bere alabaren lagun ona da. beraz, ikerketa bat hasiko du, herri batean, non bizilagun guztiak duten zerbait gordetzeko.




Bostonen kokatzen da filma, bertan lapurretan ugariak dira. Doug McRay lapur talde bateko burua da, bankuak lapurtzen dituzte, eta ez dute inoiz ere atzera begiratzen, baina guztia aldatuko da, Doug-ek Claire bahitzen duenean.....

viernes, 22 de octubre de 2010

PODCAST


Liburu hauetako isatorioekin Pdcastak egin ditugu, link honetan dituzuen entzuteko prest:

http://www.ivoox.com/euskal-herriko-notizia-bitxiak_sb.html?sb=euskal+herriko+notizia+bitxiak

IZARREN ARGIA

Gaur estreinatzen da Mikel Rueda, zuzendari Bilbotarraren lehen luzemetraia, "Izarren Argia", Euskal Herrian eta baita Estatu osoan ere. Filma, Saturraraneko presondegian oinarritzen da eta bertako emakumeek bizitazko gertakari latzak kontatzen ditu. Espainiako Gerran, faxistek 1500 emakume inguru izan zituzte preso Mutrikuko Saturraran presondegian, oso baldintza gogorretan gainera.

Donoztiako Zinemaldian proiektatu zen "Izarren Argia", baina gaurtik aurrera ikusgarri izango dugu Euskal Herriko 13 zenematan eta Estatuko 30etan. Filmaren protagonista Barbara Goenaga protagonista dugu, eta atzo zuzendaria eta produktorearekin batera Bilboko Capitol zineman egon zen filmea aurkezten.

miércoles, 20 de octubre de 2010

MOSTRA DE VALENCIA


Mostra de Valencia ospatzen ari da urriak 15etik 23ra Balentzian, hau, nazioarteko jaialdi bat da, abentura eta ekintza zineman oinarritzen dena.
Aurtengoa 31. edizioa da, lehiaketa hau Balentziako udaletxeko zinemarako fundazio batetik jaio zen.
Gaur egun, sari nagusiak urrezko, zilarrezko eta brontzezko Palmerak dira (sariak izen hori bereganatu zuen 1984an). Beste sari ofizial batzuk ere ematen dira; zuzendari onenari, aktore onenei (gizona eta emakumea), soinu banda onenari, argazki onenari eta gidoi onenari hain zuzen.

Jaialdi hau mediterraneo inguruan sortutako zinema ezagutarazteko ideiarekin sortu zen, baina atal berriak sartzen joan diren einean, hasierako ideia horretatik urruntzen joan da jaialdia. Horrela, munduan ezagunak diren pertsonek parte hartu ahal izan dute, eta honek pisua ematen dio ekitaldiari. Nahiz eta sari hau jaso duten hainbat filmek oso kalitate onekoak izan Mostra de Valenciak ez du lortu izen handia egitea.

jueves, 14 de octubre de 2010

URRIAK 15eko FILM ESTREINALDIAK







Gaur egun hainbesteko garrantzia hartu dute sare-sozialak, horri buruzko filme bat egitea ere lortu dutela. filme hau Facebook-aren sortzailearen bizitzari buruzkoa da.




Hollywooderako bidea ez da erraza izaten, eta film hau horretan oinarritzen da. Neska gazte batek amets bat du, aktore izatea eta zinean arrakasta izatea, baina hori lortzeko bidea ez da berak uste zuena bezain polita. hollywooden alde iluna erakusten ditgu beraz filmeak.






Pan negro liburua, zinera eraman du Agunstín Villalongak.gerra osteko katalunian oinarritzen da istorioa. protagonistak umeak dira, eta errepresio frankistak gizakiaren alderik okerrena erakusten du eta sexuak garrantzi handia eskuratzen du, gazteetan aurkikuntza berri bat bezela eta nagusietan aldiz, zapalkuntzarako elementu bezela.







benetako historio baten oinarritutako filmea da. lege islamikoak emakumeen kontra duen zigorrik gogorrenetako bat salatzen du: harrikatzea. emakumeak indarrak ateratzen ditu eta kazetari baten bitartez bere istorioa kontatzen du.







intriga eta beldurrezko thriller bat da hau. hiritik urrun dagoen etxe batera bizitzen doa familia bat, eta denbora gutxira ahots ezberdinak entzuten hasiko dira. alabak pixkanaka bere nortasuna aldatzen joango da....








azken filme hau eduki soziala duen komedia beltz bat da. kapitalismoaren kontra agertzen da, eta langileek jasaten dituzten tratuak salatzen du, batez ere, gaur egun bizi dugun krisi garai honetan.

domingo, 10 de octubre de 2010

ASTEKO FILM ESTREINALDIAK


AMADOR

CARTAS A JULIA

EXIT THROUGH THE GIFT SHOP
GRU. MI VILLANO FAVORITO


             
¿OTRA VEZ TÚ?

SAW VI

WALL SATREET: EL DINERO
 NUNCA MUERE


viernes, 8 de octubre de 2010

DESPIERTA: ENTREVISTA A CARLOS FERNÁNDEZ LIRIA LUCIDEZ Y SAB...

DESPIERTA: ENTREVISTA A CARLOS FERNÁNDEZ LIRIA LUCIDEZ Y SAB...

Ikusentzuneko bideo honen errealizazioa komentatuko dut, eta horretarako 4 puntu ezberdin jorratuko ditut; soinua, argia, enkuadrea eta tarteko irudiak.

SOINUA: Gizonaren ahotsa argi entzuten da, baina baita giro zaratak ere. Honek esan nahi du, erabilitako mikrofonoa ez dela profesionala izan eta beraz giro zarata asko jaso duela.
ARGIA: Imaginaren ezkerraldetik sartzen da argi iturri handiena, honek eskuinaldean itzalak eragiten ditu.
ENKUADREA: Hasierako enkuadrean gizona imaginaren eskuinaldean agertzen da eta bere gorputza ere eskuinera begiratzen du, beraz, enkuadrearen ezkerraldean agertzen dena baztertu daiteke. Enkuadrea hobeto egongo litzake gizona ezkerraldean kokatuta balego eta bere ezker besoa nora doan ikusten bagenu, horrela airea emango genioke irudiari.Batzutan gizonak enkuadrearen eskuinaldera begiratzen du, eta ikusleak ez daki zeri begiratzen dion. hau konpontzeko begiratzen duen objektu edo pertsona hori kameraren ondoan jarri besterik ez genuke egin behar.horrela gizonaren begirada kameraren inguruan egongo litzake. Hau guztia bideoa aurrera doan ahala zuzentzen doa; batzutan kamerak enkuadrea zuzentzeko egiten dituen mugimenduak, tarteko imaginekin ordezkatzen ditu, baina beste batzutan aldiz, kameraren mugimenduak ikusten dira.enkuadrea ondo dagoenean kamera utzi egiten dutela dirudi, izan ere, enkuadrea mugitzen doa eta gizoari aire gehiegi uzten dio goialdetik. kameraren barme mugimenduak egiten dira, zoom in eta zoom out, hauek poliki eta ondo egiten dira.
TARTEKO IRUDIAK: gizonak hitz egiten duenaren inguruko imaginak tartekatzen dira bideoan, baita musika ere. gaiak banatzen dituzten tituloak ere tartekatzen ditu, horrela hitz egingo duen gaia argi geratzen da.

viernes, 1 de octubre de 2010

Locura Masiva - Medios de Comunicación - Dominar El Mundo



Oso bideo interesgarria da hau, erreflexio txiki bat egiteko bidea zabaltzen digu. Utzi behar al diogu telebistari gure mundua kontrolatzen? agian kontrolatzen ari da iada, baina bideoak dioen bezala gu konturatu ere ez gara egin.
"komunikatzen jakitea, mundua kontrolatzen jakitea da". Benetan?