viernes, 8 de octubre de 2010

DESPIERTA: ENTREVISTA A CARLOS FERNÁNDEZ LIRIA LUCIDEZ Y SAB...

DESPIERTA: ENTREVISTA A CARLOS FERNÁNDEZ LIRIA LUCIDEZ Y SAB...

Ikusentzuneko bideo honen errealizazioa komentatuko dut, eta horretarako 4 puntu ezberdin jorratuko ditut; soinua, argia, enkuadrea eta tarteko irudiak.

SOINUA: Gizonaren ahotsa argi entzuten da, baina baita giro zaratak ere. Honek esan nahi du, erabilitako mikrofonoa ez dela profesionala izan eta beraz giro zarata asko jaso duela.
ARGIA: Imaginaren ezkerraldetik sartzen da argi iturri handiena, honek eskuinaldean itzalak eragiten ditu.
ENKUADREA: Hasierako enkuadrean gizona imaginaren eskuinaldean agertzen da eta bere gorputza ere eskuinera begiratzen du, beraz, enkuadrearen ezkerraldean agertzen dena baztertu daiteke. Enkuadrea hobeto egongo litzake gizona ezkerraldean kokatuta balego eta bere ezker besoa nora doan ikusten bagenu, horrela airea emango genioke irudiari.Batzutan gizonak enkuadrearen eskuinaldera begiratzen du, eta ikusleak ez daki zeri begiratzen dion. hau konpontzeko begiratzen duen objektu edo pertsona hori kameraren ondoan jarri besterik ez genuke egin behar.horrela gizonaren begirada kameraren inguruan egongo litzake. Hau guztia bideoa aurrera doan ahala zuzentzen doa; batzutan kamerak enkuadrea zuzentzeko egiten dituen mugimenduak, tarteko imaginekin ordezkatzen ditu, baina beste batzutan aldiz, kameraren mugimenduak ikusten dira.enkuadrea ondo dagoenean kamera utzi egiten dutela dirudi, izan ere, enkuadrea mugitzen doa eta gizoari aire gehiegi uzten dio goialdetik. kameraren barme mugimenduak egiten dira, zoom in eta zoom out, hauek poliki eta ondo egiten dira.
TARTEKO IRUDIAK: gizonak hitz egiten duenaren inguruko imaginak tartekatzen dira bideoan, baita musika ere. gaiak banatzen dituzten tituloak ere tartekatzen ditu, horrela hitz egingo duen gaia argi geratzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario