miércoles, 20 de octubre de 2010

MOSTRA DE VALENCIA


Mostra de Valencia ospatzen ari da urriak 15etik 23ra Balentzian, hau, nazioarteko jaialdi bat da, abentura eta ekintza zineman oinarritzen dena.
Aurtengoa 31. edizioa da, lehiaketa hau Balentziako udaletxeko zinemarako fundazio batetik jaio zen.
Gaur egun, sari nagusiak urrezko, zilarrezko eta brontzezko Palmerak dira (sariak izen hori bereganatu zuen 1984an). Beste sari ofizial batzuk ere ematen dira; zuzendari onenari, aktore onenei (gizona eta emakumea), soinu banda onenari, argazki onenari eta gidoi onenari hain zuzen.

Jaialdi hau mediterraneo inguruan sortutako zinema ezagutarazteko ideiarekin sortu zen, baina atal berriak sartzen joan diren einean, hasierako ideia horretatik urruntzen joan da jaialdia. Horrela, munduan ezagunak diren pertsonek parte hartu ahal izan dute, eta honek pisua ematen dio ekitaldiari. Nahiz eta sari hau jaso duten hainbat filmek oso kalitate onekoak izan Mostra de Valenciak ez du lortu izen handia egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario