viernes, 17 de diciembre de 2010

GONZALO MARTINEN HITZALDIA

Gonzalo Martinek, ikusentzunezkoetan adituak, asteartean, abenduaren 14an, hitzaldi bat eman zuen Leioan Web Tvri buruz.
Web Tv, telebista eta interneta batzen dituen teknologia berria da.
Martinentzat hedabide analogikoen mundua, mundu urri bat da. Leku urritasuna, denbora urritasuna... e.a apitatzen du. Esaten du urritasun horrek filtro batzuk pasatzera derrigortzen diela, eta horrela hedabide analogikoetan zer esan eta zer ez erabakitzen da. Gabezia horiek internetaren aurrerakuntzekin eta Web Tv-ekin alderatzen ditu hitzaldian.
Internetek, dio, informazio asko eta asko duela eta oso zaila dela hori guztia kontrolatzea, beraz, sarean ez dagoela filtrorik, informazioa osoa izango dela.
Horren aurrean, bere ustetan, indutriak zer nolako erantzuna eman duen esaten du. Aupatzen dituen puntu guztiak leku batera eramaten diote: gaur egun eskaintza holako handia eta zabala da non bakoitzak nahi duena, nahi duen momentuan eta nahi duen tokian ikusten duen.
Bere ustetan teknologia berri horiek telebista, edo egunkari analogikoei kalte egiten dio, izan ere bakoitzak nahi duena ikusteko aukera duenez, ez du zertan beste batek inposatzen duena ikusi behar.
Beraz, Web Tv izango da Gonzalo Martin-en ustetan etorkizun gertuko hedabide garrantzitsua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario