martes, 14 de diciembre de 2010

Iñaki Perurena - Euskal Selekzioa : Euskadi or Euskal Herria. Are Navarr...




Elkarrizketa sakona izan nahi duen honetan, Iñaki Perurenak sekulako historia klasea ematen dio bere elkarrizketatzaileari. Argi dago elkarrizketa bat egitera doan pertsona batek, lehenik eta behin bere burua informatu egin behar duela galdetu behar duen gai hortaz, eta zer nolako pertsonari egin behar dion galdeketa ere jakin behar du.
Kasu honetan, “kazetariak”, horrela deitzerik balego, behin eta berriz anka sartzen du eta behin eta berriz Perurenak muturretan ematen dio.
Lotsagarria da, bideoa hasieratik bukaerara. Elkarrizketatzaileak hitz egiten duen gaiari buruz ezer ez dakiela argi uzteaz gain, barrezka egiten ditu galderak, horrek oraindik ere lotsagarriagoa iruditzen zait, bere irudia noski, lurretik uzten du harrijasotzaileak bere erantzunekin.
Beste alde batetik, horrelako galdera bat egiterakoan, testuinguru batean kokatu behar da bai ikuslea, baita elkarrizketatua ere. Ezin da Nafarroako euskaldun izatearen gaineko galdera bat egin eta horrelako erantzun bat jaso ostean, elkarrizketatuak Euskal selekzioari buruzko zerbait esatea espero. Izan ere, azkenean galderarik ere ez dio egiten, Perurenak moztu egiten baitio.
Bideoaren azken momentuan, nabaritzen da Perurena ez dagoela prest joko horretan jarritzeko eta aurretik esandako guztiarekin gutxi balitz bezala, azken esaldiarekin oraindik ere barregarriago uzten du “kazetaria”. Egia esan, hasieratik bukaerarako egoera horrek eraman du Perurena azken esaldi horretan ironia puntu hori erabiltzera. Izan ere elkarrizketa osoan zehar “kazetariak” pailazo itxura eman baitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario