martes, 30 de noviembre de 2010
AKUPUNTURA
Akupuntura medikuntza alternatiboaren parte da, medikuntza mota hauen ezaugarririk nabarmenena da ez dutela azterketa zientifikoetako probak erabiltzen.
Txinako medikuntza tradizionala da akupuntura, gorputzean orratzak sartzen ditu gaixoak osatzeko. Orratzak sartzeaz gain, beste teknika batzuk ere erabiltzen dituzte. Erabiliena edo ezagunena, zizare-belarreko kono bat da. Kono hori piztu eta kontsumitzen uzten da gorputzaren gainean, akupunturako puntu bat berotzeko erabiltzen da.
Akupunturako puntuak osasunaren mundu erakundeak onartu du iada, izan ere, akupunturako tradizio nagusiak batu eta arautu egin ditu.1979tik, osasunaren mundu erakundeak akupuntura 49 gaixotasun osatzeko eraginkorra dela onartu du, eta lista hori luzatzen doa azken urteetan egin diren ikerketa guztiei esker.
Duela egun gutxi, azaroaren 16an hain zuzen, UNESCOk aitortu du akupuntura gizadiaren ondare kultural inmateriala dela
lunes, 29 de noviembre de 2010
Breaking News: Some Bullshit Happening Somewhere
Ameriketako albistegi baten puska bat da bi minutuko bideo hau, bertan hartz bat AEBetako kaleetan zehar dabilela kontatzen da. Lehenengo, kazetariak gertaera noiz eta non gertatu den azaltzen du, horretarako erabiltzen dituen irudiak helikopteroz hartzari egindakoak dira. Ondoren, hatza ikusi duten lekukoen deklarazioak eta irudiak agertzen dira, oso irudi sinbolikoak dira, izan ere, lekukoetako batek AEBetako bandera du bere atzean. Gero profesionalen eginkizuna aipatzen du, poliziek eta suhiltzaileek egindako lana, hain zuzen. Segidan albistearen tokian dagoen berriemaile bereziarekin egiten dute konexio bat bertako egoera eta estatistikak errepasatzeko. Baina estatistika horien zergaitia hobeto esplikatzeko aditu bat sartzen dute albistean. Horren ostean bi ikusentzulek bidalitako iritziak sartzen dituzte, garrantzia ematen diote beraz ikusleek duten iritziei. Bukatzeko berriz ere berriemaile bereziarekin egiten dute bat, honek azken orduko informazioa ematen du, egoera horiek saiesteko irtebide batzuk proposatzen ditu, eta egoera hori aurrean suertatuz gero zein izango litzateken erantzun onena ere esaten du. Azkenik estudioko berriemailea agurtu egiten da. Baina ez da hori izango albistegiaren azken irudia, baizik eta, bitxia iruditu zaidan esaldi hau: “Estatuko geologoek marihuanaren inguruko ikerketak egiteko diru gehiago eskatzen dute”.
viernes, 26 de noviembre de 2010
Berria Egunkaria (2003)
2003ko otsaiaren 20an, euskara soilean argitaratzen zen egunkari bakarra, Euskaldunon Egunkaria, itxi zuten, ustez ETAren finantziazioarekin lotura izateagatik. goiz hartan hamar lagun atxilotu zituzten Guardia Zibilak. 7 urte pasatu behar izan dira Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetuak zigorrik gabe aske uzteko, deliturik egin ez zutela argudiatuta.
Lau hilabete beranduago, ekainaren 21ean hain zuzen, Berria egunkariak kaleratu zuen bere lehen alea.
Bideo honen hasieran egunkariaren itxierako imaginak ikusten dira.
Bideoan zehar euskal herriko hainbat pertsonai garrantzitsuen edo esanguratsuen iritziak tartekatzen dira. Pertsonaiak, askotarikoak dira, idazleak, bertsolaria, kazetariak, soziologoak, e.a.
lehenik eta behin egunkariaren itxierari buruz galdetzen diete eta guztiek aho batez erantzutzen dute Euskaldunon egunariaren itxierak tristura eragin ziela. Inolako arrazoirik gabe hedabide bat istearen kontra agertzen dira guztiak, eta hare gehiago hedabide hori euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean idatzita badago.
Bigarrenik egunkariaren itxierak euskal gizartean, eta espainia mailan eragin zuen erantzunagatik galdetzen diete, eta hemen ere gehienak ados daude, euskal herriro erantzuna sekulakoa izan zela. Baten batek kataluniak izan zuen erantzuna goraipatzen du. Espainiak aldiz ez zuela inolako erantzuna izan diote, baina ez ziren horrekin harritu, Espaiiaren aldetik espero zuten erantzuna zen.
Bukatzeko azken galdera bat egiten diete; Berriaren etorkizunari buruz. Galdera honetan ez dira besteetan bezala aho bateko erantzunak, baina guztiak esaten dute antzerakoa, euskarak etorkizuna izanez gero egunkariak ere etorkizuna izango duela.
euskararen etorkizuna beraz gure eskuetan dago.
Euskaldunon Egunkaria itxi eta berehala euskara hutseko beste egunkari baten beharra zuen euskal gizarteak, beraz, lanean Berria egunkarian lanean hasi zire. Bideoan, Berriako lehen bilera ikusten da, lanean hasteko arazoak dituztela, baina horiei aurre egiteko eskatzen die Xabier Lekuona zuzendariordeak langileei.
Egunkari berriaren atal bakoitzeko langileak nola egiten duten lan azaltzen da. kiroleko saila, ekonomia saila, .... . Diseinuaz arduratzen diren lagileak ondo zekiten zer nolako diseinua nahi zuten egunkari berrirako. Kazetarientzat diseinu erraza, arina eta garbia nahi zuten, eta irakurlearentzat garbia eta funtzionala. Hala ere, denbora gutxi izan zutela diote bideoan, izan ere, Euskaldunon egunkaria itxi eta lau hilabetera Berriako lehen alea argitaratu zen, beraz, lau hilabete horietan sekulako lana egin behar izan zuten.
Berriako webguneaz arduratzen diren lagileak ere agertzen dira, eta hauek, webguneak duen garrantziak hitz egiten dute.
Berriaren inprimaketa ere nola egiten den ikusten da. Egunkari berriarenaurkezpena ere ikusten da. Martxelo Otamendi, zuzendariak, egunkari berriaren gaineko iritzia ematen du.
martes, 23 de noviembre de 2010
HARRY POTTER Y LAS RELIQUIAS DE LA MUERTE: PARTE I
Mundu mailan, Harry Potter-eko film guztietatik estreinaldi onena izan du film honek, eta iparamerikako historiako seigarren estreinaldirik onena, "el caballero oscuro", "spiderman 3", "luna nueva", "piratas del carbe: el cofre del hombre muerto" eta "Iron man 2" soilik daude bere aurretik.
"Harry Potter y las reliquias de la muerte: parte 2", ustailean estreinatuko dela iragarri dute iada, eta hau gerra film bat bezalkakoa izango dela. ostiralkean estreinatutakoa ez bezala, Harry Pottr magoaren azken filma 3Dan ere estreinatuko da.
jueves, 11 de noviembre de 2010
ZINEBI ATE JOKA
viernes, 5 de noviembre de 2010
SEASONS DOKUMENTALA
Bideo honetan ikusi daiteke zer nolako dokumentala den eta zer nolako gauzak egieko gaitasuna duten parte hartzaileak.
jueves, 4 de noviembre de 2010
PLANOA ETA XEHETASUN PLANOA
Ikusentzunezko komunikazioan, oinarrizko unitatea da. grabatzen hasten denetik, grabazioa gelditu arteko unitatea izango da planoa.
![]() |
XEHETASUN PLANOA |
Objektu edo gorputz baten zati bat agerian utzi nahi dugunean erabiltzen den plano mota da. baina kontuz ibili behar da plano mota honekin, izan ere, gehiegi edo oso segidan erabiliz gero, ikusleari nekagarria irudituko zaio.
AIESTARANEN HITZALDIA
Hasieran bere burua aurketu du, eta ondoren bere ibilbide profesionala kontatzen digu.
Aiestaran 2005. urtetik, Vocento talderako eta EITBrako egiten du lan berriemaile berezia bezala, nahiz eta berak definitu duen lana korrespontsal batena izan, ekialde hurbilean egiten du lan bera, beraz, oso egoera latzak bizi behar izan ditu.. Bera "freelance" dela esaten du, hau da autonomoa. horregatik berak markatzen du bere kobertura, bere kabuz egiten du lan. azaldu du autonomoa izanik, materialak garrantzi handia duela, eta kamera ona izateaz gain, berak lortutako informazioa zabaltzeko aparailuak ere oso garrantzitsuak direla, bestela ez da informazioa guregana helduko, ezin izango du bere lana bete.
berak lan egiten dituen lurraldeetan oso garrantzitsua da, konfiantzazko sare bat egitea, zure burua salbu izateko, sare hori berak turista bezala joaten lortu zuen, berak dioen bezala "agenda" egin zuen, eta oso garrantzitsua da hori. segurua egitea ere oso komenigarria dela dio, baina hemen aseguru etxeek ez dute nahi berriemaile berezi bat aseguratu, beraz kanpora joan behar izan zuen, AEBetan lortu zuen asegurua.
kanpora joatean, oso garrantzitsua da, material nahikoa ermatea, normalean berak beharra baino zerbait gehiago eramaten du, bain ez askoz gehiago, ezin baitu hegazkinean guztia sartu.
5 urte darama, leku berdinetan lan egiten, esaten duenez, ez du bere burua aditutzat hartzen, baina esaten du 5 urte hauek balio izan diotela horrelako leku batera heldu eta momentu horretan lanean hasteko azkartasun lortzeko. eta hori oso garrantzitsua da.
Aiestaranek esan du lan hau gustoko duela, lanean egon izan dela redakzio batean, baina ez zaiola asko gustatzen lana horrela egitea, bera kanpoan hobeto sentitzen dela dio.
bere lanak zabaltzeko hedabideak, EITB (Euskal Herrian), Vocento (Espainia mailan), eta internet mundu mailan zabaltzeko, batez ere, youtube eta facebook kanalak erabiltzen dituela esan du, bere bideo guztiak facebookera igptzen dituela, eta oso herraminta garrantzitsutzat du.
bere bidaietan bei kazetari bezala akreditatzen da, eta inoia ahaztu behar ez iren gauzak aipatu ditu; pasaporteak, osasun txartela, komunikabideen txartela, txertiak, bidai liburua, dirua eta boligrafoak, hain zuzen.
herrialde horietan hizkuntza nahasketa izugarria dela esan du, horregatik beti itzultzaile batekin egiten du lan. telebstarako lan egiten badu, itzultzaileaz gain gidari bat ere kontratatzen du eta prentsarako lan eginez gero soilik itzultzailea.
Hitzaldiaren bigarren zatian, edukiari buruz hitz egin du, bere hainbat lan erakutsi ditu eta ikusleak eta bere artean komentatu dituzte.
Bukatzeko komentatu beharra dago galderak hitzaldi osoan zehar sakabanatuak egon direla, eta ikusleen parte hartzea handia izan dela.