jueves, 4 de noviembre de 2010

AIESTARANEN HITZALDIA

EHU-n egon da Mikel Aiestaran, gerra berriemaile berezia, hitzaldi bat ematen,  hitzaldia baino azkenean, bera eta ikasleen arteko elkarrizketa itxura ere hartu du.
Hasieran bere burua aurketu du, eta ondoren bere ibilbide profesionala kontatzen digu.
Aiestaran 2005. urtetik, Vocento talderako eta EITBrako egiten du lan berriemaile berezia bezala, nahiz eta berak definitu duen lana korrespontsal batena izan, ekialde hurbilean egiten du lan bera, beraz, oso egoera latzak bizi behar izan ditu.. Bera "freelance" dela esaten du, hau da autonomoa. horregatik berak markatzen du bere kobertura, bere kabuz egiten du lan. azaldu du autonomoa izanik, materialak garrantzi handia duela, eta kamera ona izateaz gain, berak lortutako informazioa zabaltzeko aparailuak ere oso garrantzitsuak direla, bestela ez da informazioa guregana helduko, ezin izango du bere lana bete.
berak lan egiten dituen lurraldeetan oso garrantzitsua da, konfiantzazko sare bat egitea, zure burua salbu izateko, sare hori berak turista bezala joaten lortu zuen, berak dioen bezala "agenda" egin zuen, eta oso garrantzitsua da hori. segurua egitea ere oso komenigarria dela dio, baina hemen aseguru etxeek ez dute nahi berriemaile berezi bat aseguratu, beraz kanpora joan behar izan zuen, AEBetan lortu zuen asegurua.
kanpora joatean, oso garrantzitsua da, material nahikoa ermatea, normalean berak beharra baino zerbait gehiago eramaten du, bain ez askoz gehiago, ezin baitu hegazkinean guztia sartu.
5 urte darama, leku berdinetan lan egiten, esaten duenez, ez du bere burua aditutzat hartzen, baina esaten du 5 urte hauek balio izan diotela horrelako leku batera heldu eta momentu horretan lanean hasteko azkartasun lortzeko. eta hori oso garrantzitsua da.
Aiestaranek esan du lan hau gustoko duela, lanean egon izan dela redakzio batean, baina ez zaiola asko gustatzen lana horrela egitea, bera kanpoan hobeto sentitzen dela dio.
bere lanak zabaltzeko hedabideak, EITB (Euskal Herrian), Vocento (Espainia mailan), eta internet mundu mailan zabaltzeko, batez ere, youtube eta facebook kanalak erabiltzen dituela esan du, bere bideo guztiak facebookera igptzen dituela, eta oso herraminta garrantzitsutzat du.
bere bidaietan bei kazetari bezala akreditatzen da, eta inoia ahaztu behar ez iren gauzak aipatu ditu; pasaporteak, osasun txartela, komunikabideen txartela, txertiak, bidai liburua, dirua eta boligrafoak, hain zuzen.
herrialde horietan hizkuntza nahasketa izugarria dela esan du, horregatik beti itzultzaile batekin egiten du lan. telebstarako lan egiten badu, itzultzaileaz gain gidari bat ere kontratatzen du eta prentsarako lan eginez gero soilik itzultzailea.
Hitzaldiaren bigarren zatian, edukiari buruz hitz egin du, bere hainbat lan erakutsi ditu eta ikusleak eta bere artean komentatu dituzte.
Bukatzeko komentatu beharra dago galderak hitzaldi osoan zehar sakabanatuak egon direla, eta ikusleen parte hartzea handia izan dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario