viernes, 5 de noviembre de 2010

SEASONS DOKUMENTALA

"Seasons" izenburua duen dokumental bat ikusteko aukera izan dugu, eta horri buruzko komentario bat egiteko ere. Dokumental hau bizikletaz egindako freeride-ari buruzkoa da eta arriskua duten mendi jeitsierak ere agertzen dira, guztia bizikletekin noski.
Musikarekin hasten da dokumentala, bertan izenburua eta partaide batzuen izenak agertzen dira. Bi zatitan banatuta dagoela esan daiteke, lehenengo zatiari “Negua” deitzen diote, eta bigarrenari aldiz, “Uda”.
Lehenengo zatia nahiko mekanikoa da teknikoki begiratuta. Izan ere, hainbat personari buruzko istorioak kontatzen dira, eta guztietan errepikatzen da gauza bera. Lehenengo persona bera agertzen da bere burua aurkezten eta segidan bere izena azaltzen da. Horren ostean beti orden desberdinean noski, persona horri egindako elkarrizketaren imaginak agertzen dira, eta tartekatuz , hitz egiten duenari buruzko imaginak gehitzen dira. Beti dago fondoan musika eta elkarrizketatuak hitz egiten bukatzen duenean, musika igo egiten da eta persona horrek mendiko bizikletarekin egiten duen zirkuitoren bat edo bizikletaz egindako mendi jeitsieraren bat agertzen da.
Zirkuitoak edo mendi jeitsierak agertzen direnean, irudi batzuk azkartu eta beste batzuk moteldu egiten dituzte, horrek intensitatea ematen dio bideoari, eta batzutan ere, mugimendiruk gabeko irudiak tardetakatzen dira, aldizkari edo egunkarietako argazkiak esaterako.
"Uda"-ko zatian aldiz, erritmoa aldatu egiten da, azkarrago doa dena, izan ere lehenengo zatia entrenamenduak ziren eta bigarrenean konpetizioak agertzen dira.
Zati honetan ere, irudiak, musika eta deklarazioak tartekatzen dira, baina askoz ere azkarrago doa dena, lehenik eta behin zirkuituaren gutxi gora-beherako kokapen bat egiten dute, plano zabal batekin, gero partaideekin hitz egiten dute, ostean partaide horiek beraiek zirkuitua egiten agertzen dira, musikarekin noski, eta bukatzeko podium-a agertzen da, eta irabazlearen hitz batzuk.
Dokumentala, kredituekin bukatzen da, jende askok parte hartzen du lan honetan, eta eskerrak ematea komeni da.
Baina azken kredituak azladu aurretik, beste hainbat parte hartzaileen hitzak agertzen dira, leiho txiki batean.
Oso lan ona iruditu zait, oso landua eta kalitate onekoa. Plano mota ezberdinak etengabe taretakatzen dituzte eta oso dinamikoa egiten da horrela bideoa. Musikak oso ondo aukeratuta daudela iruditu zait, izan ere, kirol horrekin bat egiten duten musikak erabili dituzte. Beti erabili dute teknika berdinak baina ez da batere errepikakorra, lortu dute erritmo oso onean jarraitzea dokumental osoa.

 








Bideo honetan ikusi daiteke zer nolako dokumentala den eta zer nolako gauzak egieko gaitasuna duten parte hartzaileak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario