viernes, 26 de noviembre de 2010

Berria Egunkaria (2003)



2003ko otsaiaren 20an, euskara soilean argitaratzen zen egunkari bakarra, Euskaldunon Egunkaria, itxi zuten, ustez ETAren finantziazioarekin lotura izateagatik. goiz hartan hamar lagun atxilotu zituzten Guardia Zibilak. 7 urte pasatu behar izan dira Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetuak zigorrik gabe aske uzteko, deliturik egin ez zutela argudiatuta.
Lau hilabete beranduago, ekainaren 21ean hain zuzen, Berria egunkariak kaleratu zuen bere lehen alea.
Bideo honen hasieran egunkariaren itxierako imaginak ikusten dira.
Bideoan zehar euskal herriko hainbat pertsonai garrantzitsuen edo esanguratsuen iritziak tartekatzen dira. Pertsonaiak, askotarikoak dira, idazleak, bertsolaria, kazetariak, soziologoak, e.a.
lehenik eta behin egunkariaren itxierari buruz galdetzen diete eta guztiek aho batez erantzutzen dute Euskaldunon egunariaren itxierak tristura eragin ziela. Inolako arrazoirik gabe hedabide bat istearen kontra agertzen dira guztiak, eta hare gehiago hedabide hori euskara bezalako hizkuntza gutxitu batean idatzita badago.
Bigarrenik egunkariaren itxierak euskal gizartean, eta espainia mailan eragin zuen erantzunagatik galdetzen diete, eta hemen ere gehienak ados daude, euskal herriro erantzuna sekulakoa izan zela. Baten batek kataluniak izan zuen erantzuna goraipatzen du. Espainiak aldiz ez zuela inolako erantzuna izan diote, baina ez ziren horrekin harritu, Espaiiaren aldetik espero zuten erantzuna zen.
Bukatzeko azken galdera bat egiten diete; Berriaren etorkizunari buruz. Galdera honetan ez dira besteetan bezala aho bateko erantzunak, baina guztiak esaten dute antzerakoa, euskarak etorkizuna izanez gero egunkariak ere etorkizuna izango duela.
euskararen etorkizuna beraz gure eskuetan dago.

Euskaldunon Egunkaria itxi eta berehala euskara hutseko beste egunkari baten beharra zuen euskal gizarteak, beraz, lanean Berria egunkarian lanean hasi zire. Bideoan, Berriako lehen bilera ikusten da, lanean hasteko arazoak dituztela, baina horiei aurre egiteko eskatzen die Xabier Lekuona zuzendariordeak langileei.

Egunkari berriaren atal bakoitzeko langileak nola egiten duten lan azaltzen da. kiroleko saila, ekonomia saila, .... . Diseinuaz arduratzen diren lagileak ondo zekiten zer nolako diseinua nahi zuten egunkari berrirako. Kazetarientzat diseinu erraza, arina eta garbia nahi zuten, eta irakurlearentzat garbia eta funtzionala. Hala ere, denbora gutxi izan zutela diote bideoan, izan ere, Euskaldunon egunkaria itxi eta lau hilabetera Berriako lehen alea argitaratu zen, beraz, lau hilabete horietan sekulako lana egin behar izan zuten.
Berriako webguneaz arduratzen diren lagileak ere agertzen dira, eta hauek, webguneak duen garrantziak hitz egiten dute.
Berriaren inprimaketa ere nola egiten den ikusten da. Egunkari berriarenaurkezpena ere ikusten da. Martxelo Otamendi, zuzendariak, egunkari berriaren gaineko iritzia ematen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario