martes, 30 de noviembre de 2010

AKUPUNTURA


Akupuntura medikuntza alternatiboaren parte da, medikuntza mota hauen ezaugarririk nabarmenena da ez dutela azterketa zientifikoetako probak erabiltzen.
Txinako medikuntza tradizionala da akupuntura, gorputzean orratzak sartzen ditu gaixoak osatzeko. Orratzak sartzeaz gain, beste teknika batzuk ere erabiltzen dituzte. Erabiliena edo ezagunena, zizare-belarreko kono bat da. Kono hori piztu eta kontsumitzen uzten da gorputzaren gainean, akupunturako puntu bat berotzeko erabiltzen da.
Akupunturako puntuak osasunaren mundu erakundeak onartu du iada, izan ere, akupunturako tradizio nagusiak batu eta arautu egin ditu.1979tik, osasunaren mundu erakundeak akupuntura 49 gaixotasun osatzeko eraginkorra dela onartu du, eta lista hori luzatzen doa azken urteetan egin diren ikerketa guztiei esker.
Duela egun gutxi, azaroaren 16an hain zuzen, UNESCOk aitortu du akupuntura  gizadiaren ondare kultural inmateriala dela

No hay comentarios:

Publicar un comentario