lunes, 29 de noviembre de 2010

Breaking News: Some Bullshit Happening Somewhere




Ameriketako albistegi baten puska bat da bi minutuko bideo hau, bertan hartz bat AEBetako kaleetan zehar dabilela kontatzen da. Lehenengo, kazetariak gertaera noiz eta non gertatu den azaltzen du, horretarako erabiltzen dituen irudiak helikopteroz hartzari egindakoak dira. Ondoren, hatza ikusi duten lekukoen deklarazioak eta irudiak agertzen dira, oso irudi sinbolikoak dira, izan ere, lekukoetako batek AEBetako bandera du bere atzean. Gero profesionalen eginkizuna aipatzen du, poliziek eta suhiltzaileek egindako lana, hain zuzen. Segidan albistearen tokian dagoen berriemaile bereziarekin egiten dute konexio bat bertako egoera eta estatistikak errepasatzeko. Baina estatistika horien zergaitia hobeto esplikatzeko aditu bat sartzen dute albistean. Horren ostean bi ikusentzulek bidalitako iritziak sartzen dituzte, garrantzia ematen diote beraz ikusleek duten iritziei. Bukatzeko berriz ere berriemaile bereziarekin egiten dute bat, honek azken orduko informazioa ematen du, egoera horiek saiesteko irtebide batzuk proposatzen ditu, eta egoera hori aurrean suertatuz gero zein izango litzateken erantzun onena ere esaten du. Azkenik estudioko berriemailea agurtu egiten da. Baina ez da hori izango albistegiaren azken irudia, baizik eta, bitxia iruditu zaidan esaldi hau: “Estatuko geologoek marihuanaren inguruko ikerketak egiteko diru gehiago eskatzen dute”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario