jueves, 11 de noviembre de 2010

ZINEBI ATE JOKA


BILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA FILM LABURREN NAZIOARETEKO ZINEMALDIA, heltzear dago iada. ZINEBIk 52. edizioa du aurtengoa eta azaroaren 22tik 29ra izango da Bilbon. Aurten 89 herrialde ezberdinetako 3.196 filmek eman dute izena. Horietatik 73 aukertatu ditu Hautaketa Batzordeak lehiaketan parte hartzeko,10 dokumentalak dira, 41 fikziozkoak, eta 22 animaziozkoak. Nazioarteko parte hartze nabarmenenak, Alemania (6), Britainia Handia (5), Frantzia (5), Finlandia (3), Amerikako Estatu Batuak (2) eta Portugal (2) dira. Horretaz gain , aipatzekoa da Latinoamerikaren parte hartzea (Argentina, Txile, Boluvia, México, Brasil eta Kuba), Nazioarteko lehiaketetan asko parte hartzen ez duten herrialdeak ere Bilbon egongo dira, (Japonia, Letonia, Zelaanda Berria, eta Ukrainia).
Baina ZINEBI-ri sarrera emango dioten ekitaldiak preZINEBIk eskeiniko ditu azroaren 9an hasi ziren eta 20an bukatuko dira. Oso proposamen tentagarriekin dator preZINEBI aurten ere; pelikulak, prestakuntza tailerrak, hitzaldiak, profesionalen arteko topaketak, festak, musika, erakusketak, lehiaketak e.a. eskeiniko ditu.
Ekitaldiak non eta noiz izango diren jakin nahi eskero www.zinebi.com webgunean dago informazio guztia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario